Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Alexis Díaz-Pimienta

Datu pertsonalak

Izena
Díaz-Pimienta, Alexis
Izen abizen osoak
Diaz Pimienta, Alexis

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Inprobisatzailea
Jarduerak
Ikerlaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Kubako inprobisatzailea

Datu biografikoak

Biografia
Narratzailea, poeta eta ikertzailea da, eta Unión Nacional de Escritores y Artistas de Cuba eta Asociación Iberoamericana de la Décima y el Verso Improvisado erakundeetako kidea. Habanako Centro Provincial de la Música Antonio María Romeu ikastegian aritzen da lanean inprobisatzaile eta ikerlari moduan. Hainbat jaialdi eta biltzarretan jardun du erakunde horren ordezkari: Kuban, Kolonbian, Mexikon, Italian eta Espainian. Bestalde, ahozko bat-bateko poesian espezializatua den aldetik, ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu anitz unibertsitateetan, hala nola, Habanakoan, Antiokiakoan (Kolonbia), Kanaria Handiko Las Palmasekoan, Kadizkoan, Granadakoan eta Almeriakoan. Egindako lan artistiko literarioa saritzeko, Kubako kulturaren domina eman zioten 1996. urtean. Teoría de la improvisación: primeras páginas del repentismo (1998) obra du ikerkuntzako emaitzetako bat. Urte berean, musika ikertzeko beka bat esleitu zien Natalia Padillari eta berari Centro de Documentación Musical de Andalucía erakundeak, El trovo: la poesía oral improvisada en Andalucía Oriental lana tarteko. Poesia-liburuak, ipuinak eta bertsozko ipuinak argitaratu ditu, eta sari nazional eta internazional bat baino gehiago ere eskuratu du horien bidez.