Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Amaiur Lujanbio

Datu pertsonalak

Izena
Lujanbio, Amaiur
Jaiotza
1980 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Hernanin jaio eta Baionan bizi da aspaldian. Historian eta frantses filologian lizentziatua da. Egun, Historia eta Geografiako irakaslea da Ipar Euskal Herriko euskal lizeo bakarrean, Bernat Etxepare Lizeoan. Baionako helduen bertso-eskolan ibilia da Ekhi Erremundegi eta Miren Artetxe irakasleekin. Gai-jartzaile gisara 2012an hasi zen Xilaban. Geroztik Txapelketa Nagusian aritu zen 2013an. 2014 eta 2016ko Xilaban ere bai. Bertsularien Lagunak elkarteko zuzendaritzako kide izana da.