Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Anaiz Agirre

Datu pertsonalak

Izena
Agirre, Anaiz
Izen abizen osoak
Aguirre Olhagaray, Anaiz
Jaiotza
1990 Baiona + Baiona < Biarritz-Angelu-Baiona < Lapurdi < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
Anaiz Aguirre Olhagaray Baionan sortua da 1990an. Ikasketak Seaskan segitu ditu, lehenik Baionako Oihana ikastolan, gero Xalbador kolegioan Kanbon. Ondotik, Baionara, René Cassin lizeora. Bertan, batxilergoa pasa eta, ikusentzunezko BTS goimailako diploma lortu du. Baionan egon ondoan, orai Parise aldean, Montrouge hirian dago.

Bertsu ibilbideari doakionez, dakigunez segurik, saio publiko bakar batean parte hartu du: Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoan 11 urtetan, 2001ean.