Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ander Txakartegi "Txaka"

Datu pertsonalak

Izena
Txakartegi, Ander "Txaka"
Izen abizen osoak
Txakartegi Basterretxea, Ander
Jaiotza
1982 Berriatua (Erribera 107-2 ezk), Bizkaia

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Inoiz egin izan ditu gai-jartzaile eta gai-emaile lanak

Datu biografikoak

Biografia
Berritxuarra. Umetatik izan da oso bertsozalea, etxetik datorkio bertsozaletasuna "Altzalei" baserrikoa baita. Herriko ikastetxean jaso zituen lehen bertso ikasketak. Ermuako bertso eskolan ere aritu zen epe labur batean. Eskualdean egiten diren sariketa askotan aritu da epaile. Azken urteetan Berritxu sarian ere aritu da: epaile moduan eta gai emale moduan. Bertsolari moduan Bermeon kantatu zuen, Joseba Gojenola eta Jagoba Arrasate kantulagun zituela. 2012 urtean sartu zen Bizkaiko epaile taldean, urte horretako txapelketan parte hartu zuen. Automozio eta elektromekanikako ikasketak burutu zituen. Mekanikan eta herriko udaletxean lan egin ondoren, gaur egun irakaskuntzan egiten du lan automozio arloan. Denbora libre askorik ez dauka, zaletasun askoren ondorioz. Betidanik izan da txirrindulari amorratua, umetan lasterketetan parte hartzen zuen. Gaur egun martxa gehienetako parte hartzailea da, eta horretaz gain, Berriatuako txirrindulari elkarteko lehendakari ordea. Bere beste afizio handi bat automobilismoa da: 12 urte daramatzala rally pilotu bezala.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
gai-emaile gisa: 2000, Berriatua (Berritxu saria)
bertsolari gisa: 2000, Bermeo (Bermeoko ikastola) (Joseba Gojenola eta Jagoba Arrasate kantulagun)

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Berritxu saria (aurreko urteak): gai-jartzaile
Berritxu saria 2000: gai-emaile

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.