Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Antonio Zavala

Datu pertsonalak

Izena
Zavala, Antonio
Izen abizen osoak
Zavala Etxeberria, Antonio
Jaiotza
1928 Tolosa + Tolosa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2009 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Ikerlaria
Jarduerak
Argitaldaria
Bertso biltzailea
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
1928ko urtarrilaren 23an jaio zen, Tolosan (Gipuzkoa).
17 urterekin Jesusen Lagundian sartu zen. Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen. 1964an, Euskaltzain oso izendatu zuten, eta 1999an, Honoris Causa doktore egin zuen Deustuko Unibertsitateak.

Herri literaturarako zuen zaletasunak bultzatuta, bertsopaperak biltzen hasi zen, 50eko hamarkadatik aurrera, eta zeregin horretan eman du bizitza guztia.
1961ean, Auspoa liburutegia sortu zuen. 40 urte luzeko bidean, 300 liburutik gora argitaratu zituen Antonio Zavalak liburutegi horretan: bertsolarien biografia, pasadizo eta bertsoak; herriko jendearen kontakizunak; garai bateko bizimoduaren berri ematen duten liburuak; erromantzeak; narrazioak... Euskal herri literaturaren gordailurik oparoena da gaur egun Auspoa liburutegia, eta bertsolaritzaren ikuspegitik ez ezik, antropologiaren, historiaren, soziologiaren eta literaturaren ikuspegitik ere berebiziko garrantzia du.

Biltzaile, ikertzaile eta eragile izan da Zavala. Izan ere, biltzen eta ikertzen ez ezik, lan handia egin du zer kontatua zeukan jendea bilatzen eta horiek idaztera bultzatzen. Aita Zavala bertsolaritzak azken 50 urteetan izan duen biltzaile eta argitaratzailerik emankorrena izan da, eta bere obra Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan utzi zuen.

Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Antonio_Zavala

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Afrikako gerra (Auspoa, 129)
Alkain aita-semeak (Auspoa, 92) (I.Alkainekin lankidetzan)
Alza'ko bertsolari zaarrak (Auspoa, 76)
Alzo'ko Imaz bertsolaria (Auspoa, 68-69-70)
Ameriketako bertsoka (Auspoa, 176)
Amodiozko penak bertso berrietan (Auspoa, 128)
Arrantzaleen bizitza (Auspoa, 133)
Atano ta Estrada bertsolariak (Auspoa, 94)
Auspoaren auspoa I (Auspoa, 238)
Auspoaren auspoa II (Auspoa, 239)
Axentxio Txanka bertsolaria (Auspoa, 59)
Azkoitia'ko zenbait bertsolari (Auspoa, 95-96)
Basomutillak (Auspoa, 134) (J.M: Arrizabalorekin lankidetzan)
Berridi eta Kuskulle bertsolariak (Auspoa, 146)
Bidasoa aldeko bost bertsolari (Auspoa, 97)
Bilintx. Bertsoak eta bizitza (Auspoa, sail nagusia 9)
Bosquejo e historia del bertsolarismo, 1964
Errenteria'ko bertsolari zarrak (Auspoa, 74-75)
Errikotxia, Itxaspe eta beste zenbait bertsolari (Auspoa, 60)
Esaera zaarren bilduma berria I (Auspoa, 184)
Esaera zaarren bilduma berria II (Auspoa, 185)
Euskal jokoak bertsotan I (Auspoa, 180)
Euskal jokoak bertsotan II (Auspoa, 183)
Ezkondu bearreko bertsoak (Auspoa, 187)
F.Iturzaeta bertsolaria (Auspoa, 86-87)
Frantzesteko bertsoak I (Auspoa, 212)
Frantzesteko bertsoak II (Auspoa, 213)
Frantziako iraultza eta Konbentzioko gerra bertsotan (Auspoa, 202)
Gaztelu bertsolaria (Auspoa, 61)
Gerrateko ibillerak I (Auspoa, 148) (I.Alkainekin lankidetzan)
Gerrateko ibillerak II (Auspoa, 149) (I.Alkainekin lankidetzan)
Gerrateko ibillerak III (Auspoa, 150) (I.Alkainekin lankidetzan)
Iru anai bertsolari (Auspoa, 73)
Iru bertsolari (Auspoa, 66)
Jaioak bizi nai (Auspoa, 135)
Jan-edanaren bertsoak I (Auspoa, 154)
Jan-edanaren bertsoak II (Auspoa, 155)
Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (Auspoa, 63-64)
Juan Mari Zubizarreta bertsolaria (Auspoa, 82)
Karlisten lenengo gerrateko bertsoak (Auspoa sail nagusia, 4)
Kaskazuri bertsolaria (Auspoa, 114)
Kristaubidea bertsotan I (Auspoa, 174)
Kristaubidea bertsotan II (Auspoa, 175)
Kubako gerra (Auspoa, 161)
Larraburu, Lexoti ta Balentin bertsolariak (Auspoa, 115)
Lexo bertsolaria (Auspoa, 79-80-81)
Mendaro Txirristaka (Auspoa, 120-121-122)
Mixioetako bertsoak I (Auspoa, 164)
Mixioetako bertsoak II (Auspoa, 165)
Motza, Zulaika eta Ugalde bertsolariak (Auspoa, 83)
Nekazariak bai miseriak (Auspoa, 140)
Neska-mutillen arteko bertsoka (Auspoa, 186)
Noe'ren ontzia (Auspoa, 136)
Oiartzungo beste lau bertsolari (Auspoa, 119)
Oiartzungo bost bertsolari (Auspoa, 116)
Pastor Izuela, Ezkioko ta Segurako itxuak (Auspoa, 106)
Patxi Erauskin bertsolaria I (Auspoa, 130)
Patxi Erauskin bertsolaria II (Auspoa, 131)
Patxi Erauskin bertsolaria III (Auspoa, 132)
Paulo Yantzi ta bere lagunen bertsoak (Auspoa, 77-78)
Pedro M. Otaño
Pello Errota. Bizitza eta bertsoak (Auspoa sail nagusia, 5)
Pello Errotak jarritako bertsoak (Auspoa, 33) (Mikaela Elizegirekin lankidetzan)
Pello Errotaren bizitza (Auspoa, 32) (Mikaela Elizegirekin lankidetzan)
Pello Errotaren itzala (Auspoa, 49-50)
Pernando Amezketarra bertsolaria (Auspoa, 54)
Soldaduzkako bertsoak (Auspoa, 139)
Tiro tartetan bertsotan (Auspoa, 168) (P.Lazkanorekin lankidetzan)
Txabolategi, Elkoro eta Leunda bertsolariak (Auspoa, 142)
Txapel bertsolaria (Auspoa, 91)
Txirrita (Auspoa, 18-19)
Txirrita. Bizitza eta bertsoak (Auspoa sail nagusia, 1)
Txirritaren bertsoak I (Auspoa, 101-102)
Txirritaren bertsoak II (Auspoa, 103-104)
Udarregi bertsolaria (Auspoa, 56)
Ustu ezin zen ganbara (Auspoa, 126)
Xenpelar bertsolaria (Auspoa, 88-89-90)
Xenpelar eta bere ingurua (Auspoa sail nagusia, 8)
Zapirain anaiak (Auspoa, 123-124-125)
Zarautz'ko Zaldubi bertsolaria (Auspoa, 62)
Zepai bertsolaria (Auspoa, 107)
Zubeltzu eta Saikola bertsolariak (Auspoa, 93)
Argitaratugabeak eta azterlanak
Honoris Causa Doktore izendapena, Deustuko Unibertsitatea (1999-11-17)
Labayru Ikastegiak, Derio (1997-07-11)
Ekoizpen oharrak
XX. mendeko hirurogeigarren hamarkada arteko bertsolaritza eta bertsolariak aztertu ditu batik bat, eta horren baitan, bertso-paperen mundua gehienbat. Auspoa bildumaren sortzailea (1961), auspoa eta arduraduna izan da Antonio Zavala. Euskal Herriko plaza, bazter eta sukalde txoko guztiak miatu ditu ahozko tradizioaren lekukotasunak bilduz. Bilduriko bertso-paper eta lekukotasunak aztertu eta argitaratuz burutu du alor honetan Euskal Herrian inork egin duen lanik erraldoiena. Gure ahozko tradizioa, bertsolariak eta kontalariak ezagutu edo aztertu nahi dituenak, saihestu ezinezkoa du Auspoa liburu-bilduma.