Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aritz Zerain

Datu pertsonalak

Izena
Zerain, Aritz
Izen abizen osoak
Zerain Miner, Aritz
Jaiotza
1973 Ereñotzu + Ereñotzu < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Bertsolaria
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Inoiz egin ditu antolatzaile, gai-jartzaile, aurkezle eta bertso-eskolako irakasle lanak (Ereñotzun)

Datu biografikoak

Biografia
Ikasketaz eta lanbidez administraria, Bertsozale Elkarteko koordinatzailea izan zen 2008tik 2019ra arte.
Txirrita Ereñotzun jaioa zela eta txikitatik izan zuen bertsolaritzarekin kontaktua eskolan. Hala ere, bertsolaritzari baino kasu gehiago egiten zion orduan futbolari, gerora hainbat taldetan jokatuz. Gaztetatik bertsozalea izan arren, jendaurrean aritzeko asmo handiegirik ez zuen izan, harik eta 1998an Tabernetako Txapelketan parte hartu zuen arte eta Hernaniko Bertso Eskolara hurbildu.
2001ean Bertsolari Txapelketa Nagusian hartu zuen parte, eta Gipuzkoakoan 2003an eta 2007an. Gipuzkoako Herriartekoan ere aritu zen 1999an.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Hernanin, 1998an, Tabernetako Bertsolari Txapelketan