Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arkaitz Estiballes

Datu pertsonalak

Izena
Estiballes, Arkaitz
Izen abizen osoak
Estiballes Ormaetxea, Arkaitz
Jaiotza
1977 Galdakao + Galdakao < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Ikastetxe eta bertso eskoletan irakasle ibilia da. Hamaika urte zituela, "Zu ere bertsolari" liburua heldu zen bere eskuetara, eta harekin ikasi zuen bertsotan. Galdakaoko bertso eskolan hasi zen umetan Jon Enbeita irakasle zuela. Ondoren, Jon Lopategiren eskuetatik pasata, eskolartekoetan kantatu zuen. Egun Santutxuko bertso eskolako kidea da eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalista izan da 2000ko ediziotik. 2010 eta 2012an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna. Zenbait bertsopaper lehiaketa irabazi ditu ere.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Ikastolarekin, 12-13 urterekin egindako irteera bat beste ikastetxe batera.