Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beibuh Hach

Datu pertsonalak

Izena
Hach, Beibuh
Izen abizen osoak
Hach, Beibuh

Datu biografikoak

Biografia
Baadi Mohamed Salem eta Beibuh Hach, Saharako inprobisatzailerik ezagunenak dira. Smara herrikoak dira, Saharako basamortuan. Hasania hizkuntzan mintzo dira, Arabe literarioaren dialekto den horretan. Basamortuaren edertasunaz, eguneko gertakariez, maitasunaz do bizimoduaz kantuan pasatzen dute tea hartuz gaua. Inprobisatzaile hauen poesiak irratiz entzuten dira astero, eta Argelia eta Libiako poesia jaialdietan hartu izan dute parte. Jende askok inprobisatzen du, herrian oso zabalduta baitago, baina ezagunenak banaka batzuk dira. Hasania hizkuntza, Arabe literarioaren dialekto bat da. Saharako literatura eta kultur komunikazioaren oinarria da, ahozko kultura baita herri honena.Horregatik, poesiak berebiziko garrantzia du kultura hau iraunarazteko. Ohitura eta historia gordetzen dituzte poesia bidez. Inprobisazioa oso tradizio zaharra da Sahara mendebaldean. Gauean tea hartzeko bildurik, memoria kolektiboak gordetako poesia zaharrak kantatzen dituzte, danbor bakarraren perkusioarekin. Gero gai edo metrika bat definituz, inprobisatzen hasten direlarik. Doinuari dagokionez, neurri bakoitzak bere doinu berezia du eta gitarraz laguntzen da. Zeremonia desberdin ugaritan inprobisatzen dute, tearena da nagusi, baina ezkontza, bataioa eta urtaroen bestetan kantatzen da ere. Urtero ere, poesia jaialdi bat antolatzen da, baina Txapelketan ez da inprobisatzen, prestatutakoak errezitatu baizik. Poesia errezitatuak beti ere, indar handiagoa du inprobisatuak baino. Normalean mïghani edo inprobisatzaileak, ez du inprobisatzen duena berak kantatzen. Fanan edo kantariari xuxurlatzen dio belarrira, eta hau da kantatzen duena. Kantariek normalean inprobisatu ere egiten dute, baina inprobisatzaileek ez dute kantatzen. Poesiak, belaunaldiz belaunaldi transmititu du sahararren historia, ohiturak, bizitzeko modua, balioak, eta jakinduria ere. 1973z geroztik, herria kontzientziatzeko asko erabili da. Poesiak bere lekua du nazioaren berpiztea, eta iraultzarekin lotutako egunetan egiten diren festetan. Aipagarriena saharar kulturaren jaialdia da, urriaren 12an ospatzen dena, Nazioaren Batasun eguna baita sahararrentzat.