Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bernart Etxepare

Datu pertsonalak

Izena
Etxepare, Bernart
Jaiotza
1480 Duzunaritze-Sarrasketa + Duzunaritze-Sarrasketa < Garazi < Baxenabarre < Euskal Herria
Heriotza
1545 Duzunaritze-Sarrasketa + Duzunaritze-Sarrasketa < Garazi < Baxenabarre < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
Bernart (Bernat edo Beñat) Etxepare (Sarasketa, 1480 - 1545) euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea izan zen.

Nafarroa Behereko Garaziko eskualdekoa zen. Sarasketan jaio zela uste da, XV. mendearen azken hamarkadetan (1480an ?), eta bizitza gehiena ere Garazi aldean eman zuen, Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikario izan baitzen.

Nafarroako erreinuan 1512tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea egokitu zitzaion: poema batean aitortzen duenez, espetxean ere egon zen. Atxilotzearen arrazoiak ez daude oso garbi: batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatuko zioten; beste batzuek, ordea, arrazoi politikoak bainoago, moralak izango zirela uste dute.

Hala ere, Etxeparek ozenki aldarrikatu zuen bere errugabetasuna. Harez gero, bere poema liburua idatzi zuenean, argitaratu zioten. Sasoi hartarako ez zen gutxi, euskarazko lehenbizikoa zela kontuan izanik. Bordelen plazaratu zen 1545ean liburua, Linguae vasconum primitiae izenburuarekin. Tituluan bertan, hitzaurrean eta amaierako poemetan agerian uzten du Etxeparek lehen euskal idazlea dela. Euskarari "kanpora, plazara dantzara" irteteko agintzen dio, eta euskaldunek ere bide berriak urra ditzatela nahi du, moldiztegiaren bitartez, euren burua erakutsiz.

[Iturria: Euskal Wikipedia. http://ttiki.com/32106 ]

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Linguae Vasconum Primitiae

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Amoros sekretuki dena