Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eneritz Artetxe Eizagirre

Datu pertsonalak

Izena
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Izen abizen osoak
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Jaiotza
1990 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Azkoitian jaio nintzen eta bertan bizi naiz. Euskal Filologia ikasketak egin nituen Gasteizen, gaur egun Gipuzkoako Bertsozale Elkartean ari naiz lanean irakasle bezala.
Etxetik jaso izan dut bertsolaritzarekiko zaletasuna, baina 10 urterekin hasi nintzen bertso eskolara eta ordutik ez naiz bertsolaritzaren mundutik urrundu. Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kide naiz, 15 urte nituenetik bertso eskolako irakasle lanetan nabil.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
2004.urtean Arrasaten, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Bertxoko sariketa 2006, finalista.
Bertxoko sariketa 2007, parte hartzailea.
Lizardi saria 2012, parte hartzailea.
Lizardi saria 2013, finalista.
Lizardi saria 2014, parte hartzailea.
Aztiri saria 2013, entzuleen saria.
Aztiri saria 2014, entzuleen saria.
Aizpurutxoko sariketa 2012, txapelduna.
Aizpurutxoko sariketa 2013, parte hartzailea.
Erniarraitz sariketa 2008, parte hartzailea
Erniarraitz sariketa 2010, parte hartzailea.
Erniarraitz sariketa 2012, finalista.
Erniarraitz sariketa 2014 finalista.
Plazatik Gaztetxera 2008, 2009, 2010, 2012, 2013, parte hartzailea.
Bertso parranda 2006, 2008, 2010, 2014, parte hartzailea.
Bertso parranda 2012, txapelduna (Jokin Sudupe eta Silvia Etxanizekin batera.)

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Beste argitalpenak
Bertso sortak Maxixatzen eta Argia aldizkarietan.