Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ernest Alkhat

Datu pertsonalak

Izena
Alkhat, Ernest
Izen abizen osoak
Alkhat Bidegain, Ernest
Jaiotza
1951 Iholdi + Iholdi < Arberoa < Baxenabarre < Euskal Herria
Heriotza
2008 Armendaritze + Armendaritze < Arberoa < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Auguste Alkhat eta Marie Jeanne Bidegainen semea. Ernest Alkhatek bazituen bi osaba bertsulari zirenak: Josep eta Louis.

Plazan agertu zen lehen aldiz Aintzilan 1968an. Joanes Arrosagarai zuen kantukide.

Bertsularien Lagunak elkartearen lehen lehendakaria izan da. Postu hori utzi zuen bertsu erakasle izaiteko eskoletan eta ikastoletan.

Heletako Maite Duhart-ekin ezkondua zen eta lau seme (Pattin, Antton, Xan, Aguxtin)-ren aita.
Asko ibilia, Alkhatek bazuen beste talendurik ere. Ixtorio kondalari famatua zen, Txomin Ezponda bezala. Antzerkilari, antzerki idazle ("Bordaberri" antzerkia) eta kantu egile ere zen.

Bertsu jartzaile gisa, maiz edo sarritan ari izan da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Aintzilen, 1968an, Joanes Arrosagarai lagun

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Amets bat (Euskaltzaleen biltzarrak saristatua)
Amets egin dut (Euskalzaleen biltzarrak saristatua)
Droga gogoan (Iparragirre lehiaketan saristatua)
Egun 120 bertso sailez goiti:
Xalbadorri (Euskaltzaleen biltzarrak saristatua)
Xori