Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eusebio Eizmendi "Txapel"

Datu pertsonalak

Izena
Eizmendi, Eusebio "Txapel" (1893-1969)
Izen abizen osoak
Eizmendi Urdanpileta, Euxebio
Jaiotza
1893 Errezil + Errezil < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1969 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
Errezilgo Antxubi-goikoa edo Antzizurbi baserrian jaio zen eta baserri honi ere Txapel izenez deitzen zioten, hortik bertsolariaren ezizena. Zestugile lanak Azpeitira eraman zuen eta bertan Josefa Iñazi Lazkanorekin ezkondu eta familia osatu zuen.

Bertsotan bera baino hamairu urte gazteago zen lagun Akilino Izagirre "Zepai"rekin batera jardun zuen.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
ZABALA, A. Txapel bertsolaria. (Auspoa, 91): http://ttiki.com/40991
Ekoizpen oharrak
"Bertsolari zuzena zen. Betelan gutxiko bertsolaria. Hartzen zuen gaiari sustraitik heldu eta biderik galdu gabe jarraituko zion. Hamaika herri eta herrixka alaitu zuen bere anaiatzako Zepai aldamenean zuela. Urte mordo batetan, asko ibili ziren elkarrekin Txapel eta Zepai. Txapelek ez zuen Zepaik bezalako eztarririk. Ondotxo apalagoa bozez... Garai hartan ez zen gaur bezalako mikrofono eta altabozik. Nork bere eztarrriaz baliatu beharra zegoen. Horregatik Txapelen bertsoak toki itxian entzutekoak ziren.."
(J. Dorronsoro Bertsotan 1789-1936)

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Aita San Inazioari
Argentinako lagunari
Nai badezute salbatuko da
Semearen kaliza
Sustetako Andresi jarriak