Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Felip Munar

Datu pertsonalak

Izena
Munar, Felip

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
Filologia katalana eta Hizkuntzalaritza Orokorrean lizentziatu eta doktoratua Balear Uharteetako Unibertsitatean (UIB). Gaur egun Balear Uharteetako gobernuko katalanaren irakaskuntza zerbitzuko burua da, Kataluniako kultura herrikoia izena duen ikasgaiko irakaslea izateaz gain. Hainbat liburu pedagogiko argitaratu ditu: Amb paraules ben planeres, Una biblioteca dïadults, Elaboració del Projecte Lingüístic de Centre, DIC (katalanez ez dakitenentzako ikasketa metodoa), edota DBH eta Batxilergorako hainbat liburu. Lloret: imatges dáhir eta De la figuera a la taula ere berak dira. Kolaboratzailea da hainbat kultura eta pedagogia aldizkaritan eta katalana eta bere kulturari buruzko hainbat konferentziatan hartu du parte. Mallorcako glosak berpiztu nahi dituen Asociación Cultural Cannonge de Santa Cirga elkarteko batzordekide sortzailea da; uharteetako eta penintsulako herrien artean jardunaldiak antolatzen ditu, esaterako. Hain zuzen ere, Mediterraneoko eta Atlantikoko uharteetako bat-bateko poesiari buruzko europar ikerketako koordinatzailea da Balearretan. Inprobizazio eskolak eman izan ditu uharteetan eta Manual del bon glosador gidaliburua argitaratu du, bat-bateko poesia sortzeko tekniken laburpen bat. Kultura herriko eta tradizionala aztertzen dituen El Bufador bildumako zuzendaria da. 2002an, DEFESTA elkarteak Siurell de Plata saria eskaini zion kultura herrikoiaren berreskuratze eta duin egitean egindako lanagatik.