Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Franzisko Mari Iturzaeta "Elizalde"

Datu pertsonalak

Izena
Iturzaeta, Franzisko Mari "Elizalde"
Izen abizen osoak
Iturzaeta Agirre, Franzisko Mari
Jaiotza
1872 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1948 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Lau urte zituela, familia osoa Korostieta baserrira joan zen bizitzera, Txilarramendi auzoan. Zazpi senideetan gazteena izan arren bera geratu zen etxerako. Maria Josefa Iburuzketa Olarreagarekin ezkondu zen (Aizarna, 1900). Uztapideren lehengusu txikia zen, bion amaren amak ahizpak. Ez zekien idazten. Bere alaba zaharrena,Justa Iturzaeta, bertsolazaletu eta bertso jartzen aritu zen (aitari jarri zizkion, aita zanari). Seme zaharrena Jose Mari bertsolari polita omen zen baina 17 urterekin hil zen. Xabino bilobak ere aitona zanari jarri zizkion bertsoak.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
F. Iturzaeta bertsolaria. (Auspoa, 86-87)

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
San Inazio Loiolakuaren bizitza, Gosetea, Nekazarien kezkak, Urrestillako mixiuak, Loiolatxon...