Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gorka Azkarate Torner

Datu pertsonalak

Izena
Azkarate Torner, Gorka
Izen abizen osoak
Azkarate Torner, Gorka
Jaiotza
1977 Urretxu + Urretxu < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Industri Ingeniaritza ikasketak egin zituen Bilbon eta gaur egun ikerketa alorrean dabil lanean. Lanetik kanpo hainbat ekintzatan parte hartzen du herrian (bertsoez gain), besteak beste musikan, edo irakurle taldean; haurrentzako ekintza zenbaiten bultzatzaile nagusia ere bada azken urteotan.
Bertsolaritzari dagokionez, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolan eman zituen bere lehen urratsak orain dela ia 30 urte inguru. Bertan irakasle lanetan ere aritu izan da eta azkeneko 15 urteetan Zumarraga-Urretxun egin diren hainbat bertso-ekintzaren bultzatzaileetako bat da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Eskolarteko txapelketa prestatze aldera eskolan gelakideen aurrean egindako bertso saio haietako bat.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Bilintx saria 1994: parte-hartzaile
Lizardi saria 2000: parte-hartzaile
Bertso-paper lehiaketak
Gipuzkoako Eskolarteko bertso-paper lehiaketa 1990: aipamena (txikien mailan)
Gipuzkoako Eskolarteko bertso-paper lehiaketa 1991: aipamena (txikien mailan)
Urretxuko bertso-paper lehiaketa: sari ugari

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Zumarrako Musika Bandak 2001 urte hasieran argitaratu duen CDa grabatu du, bandako kide denez