Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gratien Adema "Zalduby"

Datu pertsonalak

Izena
Adema, Gratien "Zalduby"
Izen abizen osoak
Adema Goienetxe, Gratien
Jaiotza
1828 Senpere + Senpere < Lapurdi Erdialdea < Lapurdi < Euskal Herria
Heriotza
1907 Baiona + Baiona < Biarritz-Angelu-Baiona < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Hainbat ezizen erabili zituen: “Zalduby”, “Haranbeltz”,”Hergaray”, “Artzain Beltcha”, “Uxaleguy”, “Oiharrepe”. Senperen sortu zen 1828an, eta apaiztu ondoren hainbat kargu izan zituen: Hazparnen apez (1854), Bidarrain erretor (1860), Atharratzen erretor (1870), Baionan kalonje (1890-1907).

----

"La Fontaine euskalduna" deitzen zioten batzuk: 18 alegia, La Fontaineren arabera egin zituen; haietako bik 1873ko saria eraman zuten Sarako Lore Jokoetan; poema satirikoak ere idatzi zituen, Errepublikaren aurkakoak -Biba Errepublika, Bettiri Sants- eta euskal aberriaren aldekoak. Eredu metrikoetan tradizioari tinko atxikirik, lehiaketa haietako bertsuek gaiaren garapenean eta sinboloen eta iruditeriaren erabileran eskaini zituzten alderdirik baloratuenak. Eta hortan dago hainbat bertsu sarituren gako nagusia.
Bi liburuxka ere utzi zituen frantsesez argitaraturik (erreboteko jokoaz bata, eta Aldudeko herriaz bestea).

Iturria:
- Literaturaren zubitegia: http://www.armiarma.com/zubi/aipa/sal/00315.htm ]
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997.
http://ttiki.com/42963

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Escualdun pelegrinaren bidaltzailea. Baiona, 1877.http://www.vc.ehu.es/gordailua/escualdun.htm
Kantikak eta neurtitzak. Gero, 1991.
Ekoizpen oharrak
"Poesiaz bestalde, azpimarratzekoa da narrazio arloan burutu zuen Piarres Adame irakurgaia, gaiagatik nola ereduagatik arreta gehiago jasoko duena hurrengo orrialdeetan. Momentuz, balia bekigu azken liburuxka honen titulua haren adiskide handia izan zen Gratien Adema, "Zaldubi"-z (1828-1907) gogoratzeko, batek baino gehiagok -arrazoi gutxiz, antza denez- ikusi nahi izan baitu Elizanbururen lanaren izenburuan apaiz adiskidearen deiturarekin egindako jolasa eta oroitzapena.
Senperekoa jaiotzez eta Larresoroko apaizgaitegian egona, azken honetan egingo zen Adema Elizanburu ikaskidearen lagun. Apaiztu ondoren, bertako irakaslea ere izan zen urtebetez. 1890ean Baionako kalonje izendatuko zuten.
Lore Jokoetan inoiz irabazle suertatu zen arren, Adema ironiazaleak, Duvoisinek irudikatu bezala, gehiago du "souriant malicieusement dans la lointain" geratzen denaren estiloa, eta nekez jakin ahal izango da zenbat poema eta izenorde gehiagorekin aurkeztu zen haietara.
Edonola ere, apaiz lanak bideratu zion euskarazko obraren atal mardul bat, hala poesian nola prosan (Lourdesen eta Betharramen Escual herritik pelegrin cirenen orhoitzapena, 1875, eta Escualdun pelegrinaren bidaltzailea, 1877). Bi liburuxka ere utzi zituen frantsesez argitaraturik (erreboteko jokoaz bata, eta Aldudeko herriaz, bestea).
Halaber, euskal poesiaz kezkaturik, artikulu sorta interesgarria idatzi zuen mendearen amaieran (1899an) Eskualduna aldizkarian, "Art Poétique basque" delakoaren ingurukoak hain zuzen. Prezeptiboa izatea bilatzen duen euskal poesiaren arte-sistemaren deskribapen gisa aurkezturik"

Iturria: http://www.armiarma.com/zubi/aipa/sal/00315.htm

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Agur eta ohore Euskal Herriari ; Mehetegiko xakurra (Otxalderekin) ; Betiri Santo (1874 ohorezko aipamena) ; Beharra eta ahala (1887 ohorezko aipamena)
---
1853, Ameriketako bidean;
1854, Ohore laborantzari;
1859, Zenbat hitzuntzi!, Pilotari gaztea;
1867, Amatxo, Mehetegiko xakhurra;
1869, Ez du sosak egiten zinezko gizona;
1871, Jeus; 1873, Bildotxa eta otsoa, Belea eta axeria;
1874, Bettiri Sanz;
1876, Biba Errepublika!;
1887, Beharra eta ahala; Mihizlariak;
1893, Gauden Eskualdun!