Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñigo Legorburu Arregi

Datu pertsonalak

Izena
Legorburu Arregi, Iñigo
Izen abizen osoak
Legorburu Arregi, Iñigo
Jaiotza
1976 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso-jartzailea
Epailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Berandu xamar bertsozaletu nintzen, 18 urteren bueltan edo, eta ordutik Errenteriako Xenpelar bertso eskolan jardun naiz, helduen bat-bateko nahiz bertsopaperen taldean. Nire burua bertsozaletzat daukat, inoiz ez dut oholtza batean bat-batean egin; eta bertsoaren periferiarekin (bertso-paperak, epailetza…) izugarri gozatzen dut.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Errenteria-Oreretan, Txantxangorri sarian, epaile.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
2010ean I. Mariasun Landa biografien lehiaketa irabazi nuen “Joxepa Anttoni Petrirena, argi-izpi bat Xenpelarren itzalpean” lanarekin, non Xenpelar bertsolariaren ilobaren bizitza azaltzen nuen.
Argitaratutako grabazioak
"Korri, Xalto eta Brinko"-ren CD-etan letra egile.
Hibaika arraun taldeari edo Oarsoaldeko irriak taldeari, euren kantuetako letrak egin dizkiet.