Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Imanol Lazkano

Datu pertsonalak

Izena
Lazkano, Imanol
Izen abizen osoak
Lazkano Uranga, Imanol
Jaiotza
1936 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea
Bertsolaria
Epailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
"Gaztelu" gaitzizena jarri zioten gaztetan Imanol Lazkanori eta Gaztelu du izena bere sendiaren etxeak ere. Azpeitiko Maristetan ikasi zuen 12 urtera arte. Besteak beste, baserriko morroi eta kontratista izan da. Etxeko giroaren eraginez egin zituen lehen harremanak bertsogintzarekin, haurtzaroan. Juan Inazio Uranga aitonak eragin handia izan zuen horretan. Oso gaztetxotatik sekulako afizioa izan zuen, baina lagunik ez zuen bertsotarako eta sekretuan gorde zuen bokazio hori. Hamalau urterekin Santa Eskean egin zuen jende aurreko lehen saioa. Geroztik, Euskal Herriko txoko guztietan ibili da bertsotan herriz herri eta plazaz plaza. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen 1962 eta 1964an, eta Txapelketa Nagusikoa 1982an eta 1989an. Basarri bertsopaper lehiaketa birritan irabazi du. Eskolarteko Txapelketetan epaile izan da urtetan. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakari izan da 1987tik 2005era.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Azkoitian, 1954an, Martirietan, Egileor kantulagun zuela

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Anoetako sariketa 1968
Fernando Amezketarra 1985 : epaile
1970ean Binakako Txapelketan (Loiola Irratikoa?) txapeldun geratu zen Gorrotxategirekin batera
Bertso-paper lehiaketak
Basarri saria 1986 : 1. saria
Basarri saria 1994 : 1. saria
Basarri saria 2000 : epaile
Xenpelar saria (Euskaltzaindia) 1977: 1. saria

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Lazkano II. Autapen L.G. 1980
Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
1970eko hamarkadan, azpeitiko ikastolak Lizaso, Agirre eta bera omendu zituen, aitzakiaz diru piskat biltzeko asmoaz
Ekoizpen oharrak
Bertsolari osoa, tematika zein jenero mailan, bai bat-batean nahiz bertso-jarrietan maila ikusgarria eman du; ondorengo zenbait bertsolariren erreferentzi ere izan da. Bertsolaritzaz maiteminduriko gizona, lan asko egin du bere bertsolari maila hobetzeko, eta hor daude emaitzak. Bi garai eta tradizioko bertsolarien arteko zubi eta uztarri kontsideratua izan da; betekizun futsezkoa izan zuen bai 1985-86ko Txapelketa Nagusia antolatzerakoan eta bai EHBEren sorreran.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Amona (1994)
Ezkontzera doan dama bati (1977)
Uso baten gozo-gaziak(1986)