Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Imanol Uria

Datu pertsonalak

Izena
Uria, Imanol
Izen abizen osoak
Uria Albizuri, Imanol
Jaiotza
1993 Algorta + Algorta < Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Fisikako gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta enpresa munduan lanean aritu ondoren Fisika Kimikako irakaslea da gaur egun.

2012an hartu zuen parte lehen aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta 2014tik aurrera finalerdietan aritu da kantari. Euskal Herriko Eskolartekoan ere kantatua da, eta baita Osinalde edo Lizardi sariketetako finaletan, besteak beste. 2022an hartuko du parte lehenengoz Bertsolari Txapelketa Nagusian.