Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jean Elizalde "Zerbitzari"

Datu pertsonalak

Izena
Elizalde, Jean "Zerbitzari"
Izen abizen osoak
Elissalde Salaberry, Jean
Jaiotza
1883 Azkaine + Azkaine < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Heriotza
1961 Gerezieta + Gerezieta < Lekorne < Lapurdi Ekialdea < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea
Jarduerak
Epailea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Euskal idazle eta apaiza zen. "Zerbitzari", "Azkaindarra" eta "Bilharia" ezizenak ere erabili zituen. Gerezietako erretorea izan zen baina aurretik, Liginagan eta Mendiondon egon zen erretore zenbait urtez. 1930. urtean euskaltzain izendatu zuten.

Eskualduna eta Eskualdun Ona aldizkarietan idatzi zuen. Lehen Mundu Gerra garaian, gudulekutik idatzi zituen hango berriak kontatuz artikuluak. Eskualtzaleen Biltzarreko idazkari gisa hasi zen 1921. urtean. Hainbat obra itzuli zuen erdaratik euskarara: Ichtorio Saindua. Testament Zaharra. Jesu-Christo. Eliza (1943) Katichima, Ama Maria Pasionekoa, San Frantses, Bahnar deitu Salbaiak (1936). Errefrau bilduma bat osatu zuen Atsotitz, Zuhur-hitz eta Erran-zahar izenburupean, eta 1.000 esaeratik gora jaso zituen bertan (1936). Gaxuxa, Mikolas, Bi Gogorrak eta Oltzaberrian antzerki laburrak idatzi zituen. Jean Elissaldek ondutako ipuin, elezahar eta artikulu gehienak Gure Herria aldizkariak plazaratu zituen. Euskaltzain izendatu zuten 1930ean.

[Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jean_Elizalde

Informazio gehiago: http://zubitegia.armiarma.com/?i=379

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Atsotitz, zuhur-hitz eta erran-zahar. La Presse, 1936.
Azkaine gure sorterria. Elkar, 1985.
Kantari berria. A. Foltzer, 1920.
LVII a gerlan. Alberdania, 1995
Argitaratugabeak eta azterlanak
Omenaldia: Azkaine 1983/10/30
Ekoizpen oharrak
Bertzalde asko eliz kanturen berritzea. Gai jartzaile ere bertze zonbait urtez

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Bizi dadin euskara
Euskaldunak euskaldun
Itzuli bat munduan nahiz eta egin
Kattalin eta Maria
Oraiko pertsulariak