Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jean Pierre Soudre "Larreko"

Datu pertsonalak

Izena
Soudre, Jean Pierre "Larreko"
Izen abizen osoak
Soudre Gabarruz, Jean Pierre
Jaiotza
1924 Senpere + Senpere < Lapurdi Erdialdea < Lapurdi < Euskal Herria
Heriotza
2013

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
"Hitzak orratzak bezain zuzen erabiltzen zituen Jean-Pierre Soudre Larreko bertsolari senperetarrak. Amodioaz, lanaz, pilotaz, euskaraz edo herriko gertakariez mintzo ohi zen, besteak beste, osatzen zituen bertso sortetan. Laboraria zen ofizioz, baina hitzekin jolas egitea zuen afizio. Atzo hil zen. 89 urte zituen.

Ibarrun auzoko Ixtilartea etxean jaio zen 1924an. Haurra zela, Matxin Irabola zena ezagutu zuen, eta Larrekok biziki gustukuak zituen Irabolak besteengan irria sortzeko zeukan trebetasuna. Hasi zen Larreko ere bertsoak asmatzen, eta mende erdiz ehunka egin zituen. Hartara, Senpereko Ez da Musik elkartean haren 160 bertso inguru bildu zituen liburu batean, eta joan den urtarrilean argitaratu. Nere bizia Senperen, Biba Senpertarrak, Etxea Familia, Auzoko herrian, Erlisionea, Bertsulari lagunei eta Herriko lagunak dira denetan ezagunenak. Senperetarrak gare herriko ereserkia ere egin zuen, eta Brave eta Bessonart bikoteak haren sortak musikatu zituzten. Joan da hitza orratza bezala erabiltzen zuena."

Iturria: Susaeta, Igor. in Berria, 2013-02-08.
https://www.berria.eus/albisteak/75422/jean-pierre-soudre-larreko-bertsolaria-hil-da.htm

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Orotara ehun bat bertso sorta: Nere bizia Senperen, Etxea Familia, Auzoko herrian; Erlisionea, Bertsulari lagunei, Herriko lagunak...