Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jesus Goñi

Datu pertsonalak

Izena
Goñi, Jesus
Jaiotza
1947 Oronoz + Oronoz < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Estatu Batuetako bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Oronozko Barbeneko Bordan jaioa, txikitatik artzain lanetan jardun zuen, eta hamabost urtetik aurrera, mugalari bezala ibili zen. 1965ean, Mesara (Arizona) joan zen artzain, hiru urte t'erdiko kontratuarekin. Etxera bueltatu zenean, berriro Ameriketara joateko asmoz, soldaduska egitea tokatu zitzaion eta bertan Larrañaga ezagutu eta bertsotan hasi zen.

1970ean Estatu Batuetara bueltatu zen, Ruppertera (Idaho) eta artzain ibili ondoren, etxaldeko ardurak hartu zituen. Orduan hasi zen bertsotan lagunartean, eta sarritan jardun zuen Jesus Urkidi eta Dioniso Arriola bizkaitarrekin bertsotan.

1985ean Renora (Nevada) joan zen bizitzera eta jendaurreko lehenengo bertso-saioetan parte hartu zuen, 80 hamarkadako amaieran. Renotik, inguruko estatu guztietako bertso saioetara mugitu izan da, tartean San Francisco, Gardnerville, Chino, Bakersfield, Gooding, Elko, Los Banos... Euskal Herrian, aukera izan zuen Lazkao-Txiki, Azpillaga, Egileor eta Mattin-ekin ibiltzeko, besteak beste.

2003an Washington hirian Estatu Batuetako mailan ematen den folk arloko "Heritage Award" saria jaso zuen, Estatu Batuetako beste bertsolariekin batera.


Iturria:
- Mallea-Olaetxe, Joxe. "Shooting from the Lip". Reno: North American Basque Organization, 2003.
- Euskalkultura: http://www.euskalkultura.com (Argazkia)