Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jesus Mari Mendizabal "Bizargorri"

Datu pertsonalak

Izena
Mendizabal, Jesus Mari "Bizargorri"
Izen abizen osoak
Mendizabal Iraola, Jesus Mari
Jaiotza
1949 Ormaiztegi + Ormaiztegi < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
Ormaiztegin jaioa 1949. urtean. Magisteritza ikasketak egin zituen eta irakasle da Irungo Txingudi Institutuan.
Landutako generoak: bertso paperak, narrazio laburrak, itzulpenak eta egunkarietako zutabeak.
Haurtzaroa Ormaiztegin igaro zuen. Pasiotarrekin 8 urte eman zituen errezo, ikasi eta penitentzia eginaz. Magisteritza Donostian egin zuen, tarte horretan ere soldaduska egin behar izan zuen Gasteiz eta Burgosen. Arrasateko ikastolan hiru urte eman zituen, garai hortan ezkondu zen. Egun Hondarribian bizi da, Txingudi ikastolan eskolak ematen.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bertso-paper lehiaketak
Errenteriako Zapirain saria 1989. 1. saria
Trikiti musikarako hitzak. 1. saria
Xenpelar saria 1985. 1. saria

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Kalezulo (1997) - eleberria
Leizezulo (1993) - eleberria
1988. Zelina. Elkar
1989. Ilargia lekuko. Erein
1993. Leizezulo. Alberdania
1997. Kalezulo. Alberdania
Argitaratutako grabazioak
Maltzetari, Joseba Zabalari (trikiti letrak)
Mikel Garikoitz-i. kantuei hitzak
Beste argitalpenak
Itzulpenak:
1985."Alegiak sudur ondoan begiak". Jean de la Fontaine. Erein
1992."Roke txikia". Guy de Maupassant. Erein
1995."Neure eskuak zainduz". Ikastolen Elkartea
1999."Migel Soroa, beti gizon eta kantxan jaun". Ander Letamendia. Kutxa Findazioa
Ekoizpen oharrak
Irun Hiria (1985) eta Bilintx Saria (1987) ipuin lehiaketak irabazi ditu.