Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jexux Larrañaga

Datu pertsonalak

Izena
Larrañaga, Jexux
Jaiotza
1961 Mendaro + Mendaro < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
Donostiako Bigarren Hezkuntzako Institutu batean ari da irakasle. Pedagogiako graduondoa egin ondoren gizarte eta kultur antropologian egin zuen lizentziatura, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikertzaile bekaduna bezala aritu da EHUn. Sail horretan garatu zuen bertsolaritzari buruzko doktorego tesia. Tesiaren zuzendari Joseba Zulaika antropologoa izan zuen, Basque Studies Center-eko (University of Nevada. Reno) irakaslea.

Bertsolari Txapelketa Nagusiak aztertu ditu bere tesian: "Jolas Sakona: txapelketaren prozesu errituala eta bertsolariaren arrazoi sortzailea XXI Mendeko agoran".
Osorik irakurtzeko: http://ttiki.com/55569