Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joakin Maria Jauregi Salaberria "Panderi"

Datu pertsonalak

Izena
Jauregi Salaberria, Joakin Maria "Panderi"
Izen abizen osoak
Jauregi Salaberria, Joakin Maria
Jaiotza
1844 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1921 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Sebastiana Larrarte Mendizabalekin gera bukatu zenean 1876? ezkondua eta Ursula Isasa Ortizekin 1885ean. Jose Manuel "Lairon"en anaia eta Jose Migel Salaberria "Panderi"ren iloba.

Karlistetan ibili zen, beren amak bidalita. Andre Bixenta esaten zioten bere amari. Honek, semea ez ezik, anaiak, ilobak, adiskideak eta suhi-gaia ere bidali zituen. Guzira hemezortzi mutil. Joakin Mari Santa Kruz apaizarekin ibili zen eta zauritu egin zuten hankan. Gerra bukatu zenean ezkondu zen, baina emaztea berehala hil zitzaion eta Argentinara joan zen, Panperara. 1885ean berriz Euskal Herrira bueltatu zen, urte hartan ezkondu baitzen bigarren aldiz. Gerratik ekarri zuen txira edo zauria ez zitzaion behin ere ondo sendatu. Berak egiten omen zuen belarrekin eta sendaketa, ez zion medikuari ikusten uzten. Azkenean, behintzat, txira hartatik hil omen zen. Gaiztotuta.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Errenteriako bertsolari zaarrak (Auspoa, 74-75)