Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Barberena

Datu pertsonalak

Izena
Barberena, Jon
Izen abizen osoak
Barberena Ibarra, Jon
Jaiotza
1979 Elizondo + Elizondo < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
2019 Elizondo + Elizondo < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Bertsolaria eta idazlea izan zen. Kirol Irakasletzako diplomaduna, Kultura eta Gizarte Antropologiako lizentziaduna eta Bergarako UNEDen Idazle Eskolako graduondoa zuen. Euskara irakasle aritu zen lanbidez.
Baztango bertso eskolako kide eta irakasle izana. Xalto Saria (2003) eta Mariano Izeta Saria (2004) irabazi zituen. Nafarroako Bertsolari Txapelketan birritan izan zen txapeldunorde (2007, 2008). Hainbat literatur zein bertsopaper lehiaketatan saritua izan zen. Izoztu zitzaigun negu hura (2016) poesía liburua idatzi zuen eta zenbait hedabideetan kolaboratu zuen.