Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Gurrutxaga Urbieta

Datu pertsonalak

Izena
Gurrutxaga Urbieta, Jon
Izen abizen osoak
Gurrutxaga Urbieta, Jon
Jaiotza
1996 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
Erniarraitz bertsozale elkarteko kidea. Ikastetxeko bertso eskolan hasi nintzen bertsotan 13 urte nituela eta ordutik harreman estua izan dut bertsolaritzarekin.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
14 urterekin kantatu nuen lehenengoz, Zarautzen, eskolarteko txapelketan.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Gipuzkoako eskolarteko txapelketetan kantatu dut eta 2014an finalista izan nintzen. Erniarraitz, Xenpelar eta Lizardi txapelketetan ere parte hartu dut, azken honetan finalista postua lortuz.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.