Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jose Erauskin Arrieta
Datu pertsonalak
- Izena
- Erauskin Arrieta, Jose
- Izen abizen osoak
- Erauskin Arrieta, Jose
- Jaiotza
- 1923 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsozalea
Datu biografikoak
- Biografia
- Altzako Gazteluene baserrian sortua, oinarrizko ikasketak egin zituen, eta baserritara izan da beti. Txirritan anaiaren biloba izanik, bertsozale porrokatua. Jaio zenean, Txirrita Gazteluenen bizi zen eta 13 urte arte berarekin bizi izateko aukera izan zuen. Saiburu bertsolaria ere, bere amonaren anaia, sarri joaten zen Gazteluenera. Aitona zuen Xaturnino Lujanbio, Gaztelu. Informazio eta pasadizo ugari dakizki Joxek, eta horien inguruko iturri garrantzitsua izan da.
Argitalpenak
- Ekoizpen oharrak
- Aita Zabala , Txomin Garmendia eta beste zenbait Joserengana hurbildu izan dira urteotan informazio eske.