Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jose Kruz Ezeiza "Kaxka"

Datu pertsonalak

Izena
Ezeiza, Jose Kruz "Kaxka"
Izen abizen osoak
Ezeiza Aizpurua, Jose Kruz (Joseba Gurutz)
Jaiotza
1950 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Antolatzailea
Jarduerak
Aurkezlea
Eragilea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Sariketa sortzailea: Don Manuel Lekuona bertso paper lehiaketa

Datu biografikoak

Biografia
Oiartzungo Iturriotz auzoan egin zituen oinarrizko ikasketak. Igeltsero eta Udaleko langile aritu da lanean. Aitari bertso zaharrak entzunez eta bertsopaperak erosiz bertsozaletu zen. Oiartzungo Intxixu taldean sartu, eta bertso saioak antolatzen hasi zen. Horrek jende ezagun asko ezagutzeko aukera eman zion: Don Manuel Lekuona, Anjel Lete, Hernandorena, Mattin, Xalbador, Uztapide, Mitxelena, Lasarte... Uztapidekin, bere azken urteetako omenaldietan bera laguntzera eta bertsoak kantatzera joaten zen. Mattinen omenaldia ere antolatu zuen 1981ean. Gai-jartzaile eta aurkezle lanak egin izan ditu jaialdi askotan eta hainbat Txapelketatan. Manuel Lekuona bertsopaper lehiaketaren eta Oiartzungo bertso astearen sortzaile ere bada.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gai-emaile: Oiartzunen, 1972an, Mitxelena, Joxe Lizaso, Lexoti eta Koxme Lizaso kantari zirela.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Ekoizpen oharrak
Oiartzungo Bertso Astearen sortzaile eta antolatzaileetakoa.