Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Eizagirre Aiestaran

Datu pertsonalak

Izena
Eizagirre Aiestaran, Joxe (1881-1949)
Jaiotza
1881 Tolosa + Tolosa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1948 Donibane Lohizune + Donibane Lohizune < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
Zuzenbide-ikasketak Oñatin zein Madrilen egin zituen. EAJren militantea izanik, alderdi barruan askotariko karguak bete zituen, besteak beste, diputatu aritu zen 1918an eta II. Errepublikaren lehenengo legealdian, 1931n, Espainiako Madrilgo Parlamentuan.

1937an, Espainiako Gerran, Euzkadiko Epaitegi Militar Goreneko lehendakaria izan zen. Gerra galdu eta gero, Lapurdira ihes egin zuen; bertan kultura arloan nahiko aktiboa izan zen: Euskaltzaleen Biltzarrean eta Gernika Institutuan hartu zuen parte.

Literatura arloan, euskal hedabide batzuetan kolaboratu zuen, esaterako Euzkadi eta Euskal Esnalea aldizkarietan. Gure Herria, Euskalerriaren alde, Yakintza eta Gernika aldizkarietan ere idatzi zuen.

Antzerki-munduarekin oso interesatuta zegoen- eta operarako libreto bat idatzi zuen, Basotarrak (1913).

1948. urtean erbestean argitaratu zen bigarren euskal nobela argitaratu zuen Buenos Aireseko Ekin argitaletxean, Ekaitzpean; liburu horretan, gerraren hasiera kontatzen du euskal baserritar baten ikuspuntutik. Haren estiloa kostunbrismoz eta Txomin Agirreren eraginaz kutsatuta baldin badago ere, berrikuntza batzuk erakusten ditu; esaterako, errealitate gordina azaltzeko gogo xumea edota pertsonaien manikeismoa gainditzeko asmoa. Modu batez nobelagintza modernoaren lehenengo ezaugarriak ikus daitezke nobela horretan.

Eusko Ikaskuntzako kide izan zen, eta hitzaldi asko eman zituen han eta hemen euskarari eta euskal literaturari buruz.

Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Eizagirre_Aiestaran

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Hazparneko saria 1946 : epaile (?)

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.