Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Mari Sorozabal "Asteasu"

Datu pertsonalak

Izena
Sorozabal, Joxe Mari "Asteasu"
Izen abizen osoak
Jose Maria Sorozabal

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Larraul eta Asteasu artean dagoen Portale baserrian jaioa.

XIX. mende bukaera aldera Gipuzkoako Foru Aldundian basozain bezala lanean hasi eta Donostiara joan zen bizitzera. Bertan ezkondu eta seme bat izan zuen, Pablo Sorozabal musikaria.

1927 inguruan Regal diskoetxeak argitaratutako "Bertso berriak, por Asteasu y Txirrita" grabazioari buruzko informazioa ikertzean, "Asteasu" bertsolaria Pablo Sorozabalen aita izan daitekeela uste da.

Hemen Eresbil musika-artxiboko lankideek diskoari buruz egindako ikerketa: "Badirudi bertsolaritzari buruz argitaraturik dagoen lehenengo diskoa dela, baina “Asteasu” nor den ez dago argi: Pello Errota bertsolaria izan daiteke, saio askotan Txirritaren bikotea izan omen zelako. Baina data arazo batzuk daude: Pello Errota 1919an hil zen eta gainera Columbia diskoetxea 1923ko abuztuan ezarri zen Donostian (marka zenbakiaren arabera, disko hau ezin da 1927 baino askoz zaharragoa izan). J. Landabereak beste teoria bat dauka: Asteasu Pablo Sorozabalen aita izan daitekeela: "Mi vida y mi obra" autobiografian Pablo Sorozabalek esaten du bere aita bertsolaria zela eta “Asteasu” edo "Porthale" deitzen ziotela. Kuriosoa da bertsolari honi buruz erreferentziarik ez aurkitzea eta horregatik pentsa daiteke bertsolari amateurra izatea. Pablo Sorozabalen aitak tabernetan eta abar abesten omen zuen; ezaguna zen bere inguruan, nahiz eta bertso-paperik ez argitaratu. Bestalde, Pablo Sorozabalek Columbia diskoetxearekin harremanak izan zituen eta Regal zigiluko lehenengo diskoak 1923koak dira. Gabriel Olaizola, Donostiako Orfeoia edo Esnaola bezalako bertako musikagileen obrak argitaratu ziren garai honetan."

Auñamendi entziklopedian, Pablo Sorozabali buruzko informazioan, bere aitaren datuak agertzen dira:
"Según sus propias memorias, nació en el seno de una familia proletaria y euskaldun, procedente del campo guipuzcoano. Su padre José María, cantero de profesión, fue bertsolari durante algún tiempo, conocido con los sobrenombres de "Asteasu" y "Portzale"."

Bernardo Atxagak Joxe Mari Sorozabali buruzko pasadizo ederra idatzi du. Larraul eta Asteasu artean dagoen "Portale" baserrian jaio, Gipuzkoako Aldundian basozain bezala lanean hasi, Donostiara bizitzera joan, bertan ezkondu eta seme bat izan zuela eta musika eskolara eraman zutela dio. Seme hori Pablo Sorozabal zen.

Iturriak:
Landaberea, Jaione. Bertsolarien lehenengo grabazio komertziala. In: Oarso aldizkaria, 47 zk., 2012. http://www.errenteria.net/eu/ficheros/57_18612eu.pdf
Lerena Gutiérrez, Mario. Pablo Sorozábal Mariezkurrena. In: Auñamendi Eusko Entziklopedia, 2010. Hemendik berreskuratua: http://www.euskomedia.org/aunamendi/109600
Atxaga, Bernardo. Portale. In: Musikaldi 2011. http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/91/01/39101.pdf
Ikus ere:
Diskaren kopia digitala entzungai hemen: http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/29121