Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Juan Bautista Urkia Portu "Gaztelu"

Datu pertsonalak

Izena
Urkia Portu, Juan Bautista "Gaztelu"
Izen abizen osoak
Urkia Portu, Juan Bautista
Jaiotza
1880 Aginaga + Aginaga < Usurbil < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1934 Aginaga + Aginaga < Usurbil < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Ezkongabea. Jose Eugenio Urkia eta Maria Manuela Porturen zortzi seme alabetatik azken aurrekoa da Gaztelu. 54 urtekin hil zen buruko gaitz batek jota.

Bertsotarako afizioa etxetik datorkio, Juan Bautista Urkia Zaldua, Gazteluko Gorri izeneko bertsolariaren iloba baita. Bazuen ere beste osaba bertsolari bat, Aintzira deitzen ziotena. 18 urtekin hasi zen kantuan ezkontzetan eta horrelakoetan.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Garai hartan lehiak hasiak ziren eta Gazteluk parte hartu omen zuen bat edo beste sariketetan

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Ezkontza galdutako bertsoak. (Auspoa, 15) 111 or. (artean norenak ote ziren ez jakin eta hartan argitaratu zituen Antonio Zavalak) / Gaztelu bertsolaria. (Auspoa, 61) / Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (Auspoa, 63-64) 55 or. / Pello Errotaren itzala (Auspoa, 49-50) 74 or. / Txirrita. (Auspoa, 18-19). 112 or.