Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Juan Mari Narbaiza

Datu pertsonalak

Izena
Narbaiza, Juan Mari (1949-2016)
Izen abizen osoak
Narbaiza Arana, Juan Maria
Jaiotza
1949 Eibar + Eibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2016 Eibar + Eibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakasle bezala: Eibarreko bertso eskolan urte bete eta lau urtez Soraluzen (Maria Asun Oteizarekin batera)

Datu biografikoak

Biografia
Arrateko baserri-eskolan (eskola nazionalean) egin zituen oinarrizko ikasketak. Hainbat lan egin izan ditu: armagintzan, tailer mekanikoan, eraikuntzan eta bere tabernan. Bere kasa bertso zaharrak ikasita eta irratia entzunda bertsozaletu zen. Lagunek bultzatu zuten plazara. 1967an hasi zen jendaurrean kantatzen. Xenpelar saria (1971) irabazi zuen, eta Txapelketa askotan parte hartua da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Eibarren, 1967an, Arraten, San Isidro egunean, Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe"rekin batera.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Deba-Itziarko saria 1973: 1.
I. Xenpelar saria: 1.
Loiola Irratiko saria (2 urtetan), parte hartzailea
Orixe saria 1976: 1.
Zepai saria : parte hartzailea

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
1986-09-21. Arrate (bertako jai batzordeak)
2001-05-06 Eibar (Santa Kruz ermitan, jai batzordeak eta udalak)
2004-12-08 Errenteria. Xenpelar sariko 1.go irabazlea zela eta omenaldia