Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Juanjo Uria

Datu pertsonalak

Izena
Uria, Juanjo
Izen abizen osoak
Uria Zubiarrain, Juanjo
Jaiotza
1951 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Epailea
Eragilea
Gai-jartzailea
Ikerlaria
Jarduerei buruzko azalpenak
antolatzailea (saio eta jaialdi xumeetatik, Txapelketa Nagusiraino)
bertso-eskola sortzailea (Hernaniko Langile Ikastola)
bertso-eskolako irakaslea (Hernaniko Langile Ikastola) (sei urtez)
Gai-jartzailea (gaztetan, Gipuzkoako saio eta jaialdi askotan)

Datu biografikoak

Biografia
Eskola profesionalean egin zituen ikasketak, eta fabrikako langile eta kooperatiba bateko gerente aritu da. Oso gaztetatik euskara eta euskal kulturaren aldeko joera hartu zuen. Soldadutza Ceutan egin zuen eta aurretik eta batez ere gero urte asko eman ditu euskara, kultura eta Euskal Herriaren aldeko lanean. Franco garaitik abiatuta (orduan galerazita zeuden hainbat gauza) euskara klaseak eman, kultur ekitaldiak antolatu, eta abar, urtez urte. Hernaniko alkate ere izan zen. Urte zailak tokatu ziren, gertaera latz batzuk tartean (Espainiaren erasoen ondorioz hainbat hildako, bere detentzioa, kotxe azpian jarri zioten bonba, eta abar). Aitona Txirritaren laguna zuen, eta hark bertsozaletu zuen. Aita Zavalaren liburuek ere eragina izan zuten. 1975etik Hernaniko bertsolaritzan erreferentzia izan da. Gauza asko egina da bertsolaritza munduan: Txapelketa Nagusi eta herrialdeetakoen antolatzaile, epaile bat-bateko nahiz idatzizko bertso sariketetan, bertso eskolako irakasle, gai-jartzaile, aurkezle, ikerlari...

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gai-jartzaile gisa: Hernanin, 1975 inguruan, Zikuñagan bertsolari Lasarte eta Lazkao Txiki zirela.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bertso-paper lehiaketak
Argia bertso-paper lehiaketa 1984: 1.saria
Arrano bertso-paper lehiaketa 1984/85: 1.saria
Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketa 1988: 1.saria (18 urtetik gorakoen mailan)
Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketa 1991/92: aipamena (18 urtetik gorakoen mailan)
On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1992: epaile
On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1993: epaile
Porrontxo bertso-paper lehiaketa 1984: epaile

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Txirrita 1936-1986