Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Karlos Aizpurua

Datu pertsonalak

Izena
Aizpurua, Karlos
Izen abizen osoak
Aizpurua Etxarte, Karlos
Jaiotza
1971 Oiartzun, Gipuzkoa

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
Eragilea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
antolatzailea: Oiartzungo Bertso Astea (1989-...) / Lexoti jaialdia (1989-1997) / Oiartzungo auzoetako hainbat bertso saio / Txapelketa Nagusia 1997 / Bilintx saria / Bilintxo saria / Iparraldeko Bertsu Udalekuak (1998-...) / Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1998-...) / Iparraldeko Bertsolari Gazteen Topaketak (2000-...) / Iparraldeko "Bertsulariak Ikastolarat" kanpaina (1998-2002-02-02)
bertso-eskola sortzaile: Oiartzungo Udal bertso eskola (1993) (Antton Kazabonek eta biek proiektua landu eta udalari proposatua) / Intxaurrondo (1991) / Ziburu (1999) / Kanbo (1999) / Uztaritze (2000) / Hazparne (2000) / Donibane-Lohizune (1999) / Donaixti (2001) / Baionako Oihana (1999) / Biriatu (2001) / Hendaiako talde berria (1999)
bertso-eskolako eragilea: Irakasle aritu den bertso-eskola orotan, irakasle ere izan da, bertso eskolatik kanpoko saioak, sariketak, ekintza bereziak... antolatuz eta dinamizatuz.
Bertso-eskolako irakaslea
bertso-eskolako irakaslea: Oiartzungo Haurtzaro (1989-1997) / Oiartzungo Udal bertso-eskola (1993-1997) / Oreretako Xenpelar (1991-1995) (haurrak eta helduak) / Intxaurrondo (1991-1994) / Hondarribia (1993-1997) (helduak) / Urnieta (1992-1993) / Irungo Txingudi (1992-1993) / Hendaia (bi talde) (1998-2002) / Baionako Biltxoko (helduak) (1998-2002) / Ziburu (1999-2001) / Kanbo (1999-2002) / Uztaritze (2000-2001) / Hazparne (2000-2002) / Donibane Lohizune (1999-2000) / Donaixti (2001-2002) / Baionako Oihana (1999-2002) / Biriatu (2001-2002)
bertso-hautatzaile: (Hitzetik Hortzera 1993-1994) (Joxerra Garziarekin elkarlanean, Gipuzkoako Txapelketa 1995, bideoa)
bertso-inkestatzaile: Gipuzkoako Txapelketa 1991, bertsolaritzari buruzko inkestak / Txapelketa Nagusia 1993, bertsolaritzari buruzko inkestak
Bertsolaria
bertsolaria: nertsolari gisa batez ere gaztetan aritu zen, 20 urte arte, herri mailan
bertso-transkribatzaile: (Gipuzkoako eta Euskal Herriko eskolarteko txapelketetako zenbait final (1993-1997?)) (Iparraldeko Eskolarteko Txapelketa 2001, finala)
bertsu-udalekuetako antolatzaile eta begirale: Hazparne (1998); Duzunaritze (1999); Arbona (2000); Ligi-Atherey (2001) (guzietan, Ttitto Agerrerekin batera)
Egin dituen lanetan, sarritan egin ditu argazkilari lanak (Gara-ko Bertsozale orria; EHBEko Berripapera; Iparraldeko VIII Eskolarteko Xapelgoko liburua; Iparraldean azken 4 urteetan egin diren ekimen askotan (argazkiak XDZn daude)... Bestalde, gaztetxotan, aritu izan zen bertso-jartzaile lanetan.
epaile: Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa 1999; Orixe saria 2001; Txapelketa Nagusi 2001erako epaitzeko irizpideen txostena osatzeko sortu zen batzordeko partaide.
Eragilea
gai-jartzaile eta aurkezle: bertso saio anintzetan aritu da gai-jartzaile eta aurkezle gisa; Oiartzungo Bertso Astean, eskolartekoetan, bertso afarietan, jaialdietan...
Gai-jartzailea
kazetaria (Gara, 1999) (BertsoZale, 5?-20 aleak) (zenbait kolaborazio: Euskaldunon Egunkaria, Argia, Larrun...)
kritikaria: (Gara, 1999) (Egunkaria, Txapelketa Nagusia 2001) (Euskadi Irratia, Txapelketa Nagusia 2001)
sariketa sortzailea: Donostiako Bilintx Saria / Donostiako Bilintxo saria
testu-liburu egilea: Iparraldeko 3-5 urteetan bertsolaritza irakasteko materiala prestatu

Datu biografikoak

Biografia
Oiartzunen sortu eta bertako ikastolan aritu zen. Eskolako lehen garai hartako bihurrienetakoa baina ikasle finenetakoa aldi berean. Orduan izan zuen, 10 urte zituela, bertsoarekin lehen harremana, bertso-eskola bat sortu baitzuten eta Karlosi ere luzatu baitzioten gonbidapena. Gaztetxotan, 13-14 urtetik goiti, herriko saltsa gehienetan aritua (Euskal Herrian Euskaraz, Gaztetxeko taldeetan, Kontakatilu irratian, Bertso Astean, talde politiko batean, Aek-n...). Hemezortzi urterekin, Enpresaritzako ikasketak hasi zituelarik, bertsolaritza uztea erabaki zuen, baina orduan proposatu zion Antton Kazabonek Oiartzungo bertso-eskolaren ardura hartzea, eta bertako irakasle izatea. Onartu egin zuen eta 1997a arte bertso-eskola horretan aritu zen, eskualdeko beste zenbaitetan bezala, irakasle eta arduradun. 1989tik aurrera, Bertsozale Elkarteko talde nahiz batzordeetan eta Gipuzkoako zuzendaritzan aritua da. 1991n, Gipuzkoako Txapelketan, batetik prestatzeko gogo, jakituria eta abildade faltak, eta ondorioz, bere buruari ematen zion egurrak bestetik, plazan bertsotan aritzea uztea ekarri zuen. Euskalgintzako ikasketetan ari bazen ere, euskalgintzako hamaika kontutan eta bertso-eskoletan ere bazebilenez, azkenean benetan egin nahi zuena egin zuen: euskal filologia. 1998az geroztik Iparraldean bertsolaritza sustatzeko eta irakasten aritzeko proposamena egin zioten eta onartu egin zuen. Geroztik hortan dabil, duen guztia emanez.
2001eko txapelketa nagusiaz geroztik 2005a arte Egunkariako eta BERRIAko bertsolaritza zutabegile. 2005an BERRIAko bertsolaritzari buruzko bi orrien arduradun eta kazetari.
Euskadi Irratiko bertso irratsaioaren kolaboratzaile 2001 eta 2005eko Txapelketa Nagusietan, 2003ko Gipuzko Txapelketan, 2004ko Bizkaikoan...
Baionako, Hazparneko, Uztaritzeko, Lekuineko, Donibane Garaziko, Sohütako, Mauleko, Kanboko, Sarako eta Itsasuko (Gerezien bertsu eskola) bertso eskolen sortzaile, eta Hendaiako bertso eskolaren berpiztaile.
2007an, 2004an Hendaiakoa bezala, Ipar Euskal Herriko bertso eskola guziak eta haien inguruko aktibitate guziak bere ikasle ohien esku utzi ditu, Baionako lizeoko bertso eskola izan ezik. Izan ere, 2007ko irailetik goiti Euskal Herriko bertsolaritzaren transmisioko lanetan ari da, transmisioko plan estrategikoa diseinatzen hain zuzen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari: Donostian, 1982an, Añorgako zineman, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, kantulagun, besteren artean, Iñaki Pikabea, Eneko Apaolaza, Itziar Elizondo eta Aitziber Arnaiz zituela
Gai-emaile: 1989an, bertso eskolako ikasleekin eginiko ikastolako saio bat.
Epaile: Oiartzunen, 1999-10-08an, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, Hernani-Iraulio/Oiartzun kanporaketako itzulerako saioan.
Antolatzaile: Oiartzunen, 1988an, Oiartzungo Bertso Astean, besteren artean, Kaxka, Landa eta Otsua kide zituela

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Amazkar saria 1998: txapeldun
Bilintx sariketa: gai-emaile eta antolatzaile
Bilintxo sariketa: gai-emaile eta antolatzaile
Lexoti saria 1988: epaile
Lexoti saria 1989: gai-jartzaile
Mattin saria 1998: antolatzaile
Oiartzungo taldekako bertsolari txapelketa 2004.
Oiartzungo taldekako bertsolari txapelketa 2006. Txapelduna
Xenpelar saria 1989: finalista
Xenpelar saria 1990: finalista
Bertso-paper lehiaketak
Baztan-Bidasoako bertso-paper lehiaketa 1985: 1. saria
Bertsulari Ttiki bertsu-paper lehiaketa: antolatzaile
Oiartzungo Literatur Lehiaketa
On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa (1987-1999): antolatzaile
On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1988: 3. saria (14-18 urte artekoen mailan)
Zapirain anaiak bertso-paper lehiaketa 1989: 2. saria (18 urtetik beherakoen mailan)

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
AIZPURUA, K.: Mattin. Sendoa, 2000
Bertsoaren Oihartzuna. Gidoia. Oiartzun: Oiartzungo udala, 2002. Oiartzungo bertsolaritzaren historiari buruzko berrogei munutuko bideoaren gidoia.
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2001 (idazle, beste batzuekin batean)
Gaiak gai. Bertsolamintza 2002. Bertsolari aldizkaria 49.
"Mainontzi" mahai jokoaren diseinu soaren eta galdera erantzunak.
Beste argitalpenak
BertsoZale berripapera
Oiartzungo Bertso Astea (urtekaritxoa) (kolaborazioa 1989-...)
Ekoizpen oharrak
Oiartzungo bertso-eskolan hasi zen bertsolaritzaren irakaskuntzan; gero, Oarso bailarako hainbat eskola-ikastoletan aritu zen. Ondoren, hala proposatu ziotelarik, Iparraldeko eskoletara bertsolaritza hedatzeko Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartearen proiektu berrian sartu zen buru-belarri (1998), eta emaitza ikusgarriak erdietsi ditu lehen ikasturtetik hasita. Hiru urteotan Iparraldean egiten ari den lanaren berri zehatza ematen duten memoriak eta bestelako materialak XDZn daude. EHBEren berri-paperaren ardura izan zuen hasierako boladan, eta Gara egunkariak astean behin bertsolaritzari eskaintzen zion orriaren ardura izan zuen (1998-1999); biak utzi zituen Iparraldeko proiektuari ahalegin guziz heltzeko.