Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kaxiano

Datu pertsonalak

Izena
Kaxiano
Izen abizen osoak
Ibarguren Bolinaga, Kasiano
Jaiotza
1932 Antzuola + Antzuola < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2002 Lizartza + Lizartza < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Doinu-sortzailea
Jarduerak
Bertsolaria
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Soinujolea da Kaxiano berez, herriz herri ibilia. Bertsotan gehienetan soinu jotzea zihoan tokitan hasi zen, bertsolaria falta eta berak egin behar lan doblea, hasieran bertsotan eta gero soinu jotzen. Azkenean erabaki zuen soinu jotzera dedikatzea. Oso gaizki pasatzen zuen oholtzara igo aurreko unetan, oso urduri jartzen zen. Doinu ugari egindakoa da, eta asko egun entzun ditzakegu plazan.
Emeterio Ibarguren eta Martzelina Bolinagaren semea. 6 urte zituela aita hil zitzaion eta ama, berriz, 10 urte zituela; orduan izebaren etxera joan zen Antzuolara. Antzuolan jaio zen, gurasoen jaioterrian, haiek hala nahi zutelako, nahiz eta ordurako Lizartzan bizi. Garai haiek zituen oso gogoan Kaxianok, bertako baso eta mendiak.
Berak dio haurtzaro tristea izan zuela, gerraostearen une latzenak baitziren. Hala ere, bere anaia Manolo soinua jotzen hasi zenean poz handia izan zuen.
16 urte zituela (1949/09/21), Nafarroako errepideak egiten lanean ari zela, lana aurreratzearren, lehertu gabe geratu zen lehergailu batek eztanda egin eta laguna hil eta itsu utzi zuen Kaxiano.
Hala ere ez zuen etsi, eta soinu jotzeari ekin zion buru belarri. 18 urte zituela igande arratsaldero Lizartzan jotzen hasi zen eta ordutik beste herrietatik deiak jasotzen hasi zen.
1958an Orexako Maria Josefa Atxegakin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Arrona goiko plazan, balkoitik. Uztapiderekin, berak eskatua (bakarrik zen eta bera ikustean, berarekin jarduteko eskatu zion Uztapidek)

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
"Kantari bizi naiz", Sendoa 1997
Argitaratutako grabazioak
Baserritik kalera. Elkar L.G. 1987
Itsasontzi baten. Egunkaria L.G. 1997
Itsasontzi baten. Elkar L.G. 1989
Lizartzako oiartzuna. Elkar L.G. 1992
Nere oroigarri. Elkar L.G. 1989
Ongi etorri. Elkar L.G. 1990
Soinu eta Kantu. Elkar L.G. 1996
Argitaratugabeak eta azterlanak
2002/03/17
Ekoizpen oharrak
Historiara pasako den gizona izango da Kaxiano, hainbat herrik eta erromerik ez dute bera sekulakoan ahaztuko.