Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Koldo Tapia

Datu pertsonalak

Izena
Tapia, Koldo
Izen abizen osoak
Tapia Garmendia, Koldo
Jaiotza
1946 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertsolaria
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
Baserrian ez, baina baserri giroan sortua da Koldo Tapia (Zizurkil, Gipuzkoa, 1946), eta bertsotara amonari entzundako bertso zaharrak entzunez zaletua. Bestelako zeregin batzuetan murgildu zen hala ere gazte zelarik, frankismo beteko garai «konpultsiboan». Herri mugimenduetan aritu zen, kartzela egokitu zitzaion lehenik, klandestinitatea gero, Bartzelonara ihesa... harik eta, kontu haiek guztiak alde batera uztea erabaki eta gero, 80ko hamarkadaren hasieran, Santurtziko euskara arduradun plaza eskuratu zuen arte. Harrezkero kulturgintzan egin duen lana ordura artekoarekin zuzenean lotuta dagoela uste du hala ere, garai hartako eskarmentuan izan baitu oinarria, neurri handi batean.

[Juan Luis Zabalak egindako elkarrizketa: http://ttiki.com/25810 ]

Argitalpenak

Ekoizpen oharrak
1980ko hamarkada hasieran Amurizak martxan jarritako eskolaren emaitza; 1982ko txapelketara mugatu zen bere jendaurreko bertso-jarduna. 1985-86ko txapelketa amaiturik buru-belarri lotu zitzaion EHBEren sorrera eta antolaketari. Bertsozale Elkarteko idazkaria eta eragile nagusienetarikoa izan da bere sorreratik 2007 urtera arte. Sustapen, Ikerkuntza eta Transmisio sailetako eragiletza ardurak izan ditu.