Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Koxme Lizaso

Datu pertsonalak

Izena
Lizaso, Koxme
Izen abizen osoak
Lizaso Lekuona, Koxme
Jaiotza
1937 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2013 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Oiartzuarra, Errenterian ere bizi izan zen urte luzez. Lanbidez baserritarra izanik, baserriko lanen ezagutza handia zuen eta jakintza hura erakustea ere gustuko zuen. Euskararekiko ere kontzientzia handia zuen, euskararen zuzentasunaz eta transmisioaz ardura erakutsi zuen.

Bertsotan 50eko hamarkadan hasi eta hurrengo hamarkadetan zehar plazaz plazaz ibili zen kantuan. Bere bertso-lagun Jose Joakin Mitxelena, Lexoti eta Oiartzungo beste bertsolariak izan ziren, eta beste puntako bertsolariekin ere sarritan jardun zuen: Uztapide, Manuel Lasarte, Lazkao Txiki, Txomin Garmendia, Euxebio Igartzabal, Imanol Lazkano... . Bertso-jartzaile ere aritu zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1954an, Errenterian; kantukideak: Pello Zabaleta eta Zamalbide