Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Larrumeko Markesa

Datu pertsonalak

Izena
Larrumeko Markesa
Jaiotza
1800 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Ez dugu bere jaiotza datarik, "1800" jarri arren mendea adierazteko.

Azkoitiko Larrume baserrikoa, Aita Zavalak egiten duen aipamenaz gain, bere izen abizenik ere ez dugu momentuz:

"Egun batez, auzoko neskazar ero batek iges egin zuan. Larrume'ko ori bidean betik gora zetorren. Neskazar ori, berriz, goitik bera bide berean, arrapatu ta ostera giltzapean jarri nai zutenak atzetik zituala.
Auek ots egin zioten Larrume'koari, ta au bide erdian jarri zan, besoak zabal-zabalik zituala, neskazar ura atxitzeko.
Orduan, neskazarrak, Larrumekoaren aurrean geldituta, onela esan zion:
-A zer nolako markesa daukagun emen!
Arrezkero Markesa esan zioten.

Larrume'ko Markesa ta Koxkola bertsotan ari ziran bein batean. Garai artan gizon asko zan bertso-pare bat botatzen zekiana, eta auek ere bai. Zoritxarrez, ez dizkigute bertsoak osorik eman; Larrume'ko Markesak errematea onela zuan bertsoa kontatu zion Koxkolari:

"batere etzat neri gustatzen
gaztain gabeko koxkolik"

Ta Koxkolak bukaera onela zeukan bertso batez erantzun zion:

".. ... .. .. ..
ezta nei ere titulo gabeko markesik".

Iturria: Zavala, Antonio. Azkoitia'ko zenbait bertsolari. Auspoa; 95-96. 103 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10618.pdf