Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Laxaro Azkune

Datu pertsonalak

Izena
Azkune, Laxaro
Izen abizen osoak
Azkune Sudupe, Laxaro
Jaiotza
1950 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Kritikaria
Aurkezlea
Bertso-irratsaiogilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Aurkezlea: 1985-86ko txapelketetatik aurrera
Bertso-irratsaiogilea: Herri Irratian, 1983 urtetik aurrera
Gai-jartzailea: 1985-86ko txapelketetatik aurrera, gai-jartzaile taldekoa da. Horrezaz gain, saio aske askotan aritu/aritzen da gai-jartzaile.
Kritikaria: Argia eta Bertsolari aldizkarietan, eta grabatu eta irratiz ematen dituen bertso-saioetan -Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin zuen zuen lan-harremanean ere bai-, batik bat

Datu biografikoak

Biografia
Euskararekin eta euskal kulturarekin konprometiturik darama bizitza, bere mailan. 1968an edo hasi zen gau eskoletan euskara irakasle. Ikastolako irakasle zela gau eskolak jarraitu izan du 1978 urtera arte. Ikastolan zebilela itzulpen lan batzuk eta testugintzako zenbait lanetan aritua. Irakasle Elkartea eta Este EHILAS sindikatuaren sortzaileen artean izatea tokatu zaio. 1983tik Loiolako Irratian ari da hasieratik euskara, euskal kultura eta herri kirolen arduradun. EHBEren sortzaileetakoa da. Bertsolari aldizkarian ere sortzaileen artean zen. Erniarraitz Bertsozale Elkartea eta Azpeitiko Baite Euskara Elkartearen sorreretan ere parte hartu zuen.

Oñazko eskolan eta Azpeitiko Maristetan hasierakoak, Saturraran eta Donostiako Seminarioan batxilerra; eta Magisterio ikasketak Donostiako Normal deituriko Magisterio eskolan egin zituen; Azpeitiko Ikastolako irakasle izan zen Loiolako Herri Irratian hasi zen arte; euskara eta euskal kulturako gaiak jorratu ditu gehienbat. Argia eta Bertsolari aldizkarietan kolaborazio ugariren egilea ere bada. Bertso jaialditako gai-jartzaile eta aurkezle ezaguna da. Gai-jartzaile taldeetako kidea izan da 1985az gero antolatu diren Gipuzkoa zein Euskal Herri mailako Txapelketa Nagusietan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Azkoitian, 1985-86ko Txapelketa Nagusian

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Lizardi saria 1991: aurkezle

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Bertsolari aldizkarian hainbat artikulu eta erredakzio taldekide
"Bostak" saileko liburua (zein?): itzulpena
Lazkao-Txikiren libururako material biltzaile
Testugintzan, 1982 (?)
Beste argitalpenak
artikuluak: Argia, Egunakaria, Bertsolari eta Uztarria Azpeitiko herri-aldizkarian
Argitaratugabeak eta azterlanak
Ainhoa Agirreazaldegi
Jexux Murua
Unai Elizasu