Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Manu Goiogana

Datu pertsonalak

Izena
Goiogana, Manu
Izen abizen osoak
Goiogana Bengoetxea, Manu
Jaiotza
1987 Irun + Irun < Bidasoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Irunen jaio zen 1987ko azaroaren 22an. Lehen Hezkuntzako azken urtean bertsoa zer zen ere jakin gabe apuntatu zen Ikastolako bertso-eskolara, lagunen babesean. Ordutik bertsoa eta bera bata bestaren atzetik dabiltza. Hainbat bertso-eskoletatik igaro da, baina bertsotan jarduteaz gain, azken aldian Eibarko eta Durangoko bertso-eskoletan irakasle eta eragile moduan ere badabil, besteak beste.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Irunen, 1999an, San Juan Plazan, Bai Euskarari ekimenaren baitan, ikastolakoekin.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
• "Moskutik Lezotira, Zazpi Astoren gainean” (2007). Irungo eta Oiartzungo bertso-eskolek elkarlanean ateratako CDa.
• “Gure berts(i)oa!, irundarrak bertso kantari” (2014). Irunabarrek Irungo bertsolari eta bertsozaleekin elkarlanean ateratako CD bikoitza.
• Kantuak.
• Artikuluak.
Argitaratutako grabazioak
• "Moskutik Lezotira, Zazpi Astoren gainean” (2007). Irungo eta Oiartzungo bertso-eskolek elkarlanean ateratako CDa.
• “Gure berts(i)oa!, irundarrak bertso kantari” (2014). Irunabarrek Irungo bertsolari eta bertsozaleekin elkarlanean ateratako CD bikoitza.
• Kantuak.

Beste argitalpenak
Artikuluak.