Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mañukorta

Datu pertsonalak

Izena
Mañukorta
Izen abizen osoak
Larrañaga Mandiola, Gregorio
Jaiotza
1943 Larruskain + Larruskain < Markina-Xemein < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Nekazari eta fabrikako langile egin izan du lan. Soldaduska amaitu orduko (1967) Ameriketara joan zen osabarekin, artzain; sei urte eman zituen han. Amaren sendikoengandik jaso zuen bertsozaletasuna, eta bere kasa ikasi zituen bertso zaharrak. 60. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantatzen, baina 80. hamarkadatik aurrera lortu du izena. 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zen. Bertsolaritza munduan aski ezaguna bada ere, esan daiteke, bertsolaritzatik haratago, Euskal Herri osoan dela pertsonaia ezaguna.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Markinan, 1960an, Abel Muniategi, Iriondo eta abarrekin.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
(Badirudi beste bi Zepai saritan parte hartu zuela ere)
I. Artxanberri saria 1977: partehartzailea
I. Fernando Amezketarra herri arteko bertsolari txapelketa 1985: Elgoibarko taldean parte hartu zuen
I. Lea-Artibai bertso liga 1987: finalista Markina-Xemein taldean
Orixe saria
V. Zepai saria 1975: bertso onenaren saria
VI. Zepai saria 1976: finalista
VII. Zepai saria 1977: bertso onenaren saria
Xenpelar saria

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
Ekoizpen oharrak
Bertsogintzaren gailurrean mugitu zen 1985-95 bitartean, plazarik gehientsuen egiten zituztenetarikoa izan zelarik 89tik 93ra bitartean gutxi gorabehera. Etekinik onena ateratzen asmatu zuen bere bertso soilari, konplexutasun gabeari, eta bere gorpuzkera eta antzespenenerako abildadeari (bekain imintzioei batik bat). Euskal Telebistan programa bateko lankide izan zen aipatu garaian; halaber, bere irudi eta ahots kariturizatuak erabili zituzten imitatzaileek Euskal Irratian ("Goizean behin" irrasaioan, Iñaki Perurena tolosarrak) eta Euskal Telebistan.