Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mikela Elizegi "Mikela Zintzarri"

Datu pertsonalak

Izena
Elizegi, Mikela "Mikela Zintzarri"
Izen abizen osoak
Elizegi Bengoetxea, Mikaela
Jaiotza
1869 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1967 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
"Pello Errota" liburutik:

"Mikela, Pello Errotaren seme-alabetatik laugarrena, 1869-ko abuztuaren 19-an jaio zan. 1893-ko urriaren 14-ean, Asteasuko
Ondartza-aurrena baserrira, Antton Kortajarenarekin ezkondu zan. Fameli ederra azi zuan. Azken urteak Donostian igaro zituan, bere alabaren etxean. (..)

Mikela ere bertsolaria izana zan bere denboran. Aitaren bizitza kontatzen duala, bere bi bertsoren berri ematen digu: bata, egun batez Uztapideri bota ziona; ta bestea, Ameriketako aizpari ordañez bialdu ziona.

Larogei urterekin nago ni
gaur munduari begira,
gure denboran beti izan du
bizio orrek segira;
por desgracia aspaldi ontan
aumentatutzen ari da,
len baziran da orain badira,
gero're izango dira.

Eta despedidan:

Orain pentsatutzen det
kantatzen astia,
ondo gobernatuta
ez nago tristia;
oik ez dute merezi
ixilik uztia,
agur, ezkonberri ta
konpañi guztia.
(..)"

Iturria: Zavala, A. "Pello Errota". Auspoa Sail Nagusia. http://ttiki.com/41098 ]
Informazio gehiago:
- AZKUNE, Laxaro. Mikaela Elizegi 1869-1967 IN "Bertsolari aldizkaria", 17 zkia., 1995 martxoa, 24-26 orr. http://ttiki.com/44697

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Pello Errotak jarritako bertsoak. Auspoa, 33 (1964) : http://ttiki.com/41099 ]
Pello Errotaren bizitza alabak kontatua. Auspoa, 32 (1964): http://ttiki.com/41100
Ekoizpen oharrak
Pello Errotari, aitari, idazkari lana egin zion ezkondu artean. Pello Errotaren bertso asko Mikaelak papereratuak dira.