Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Miren Amuriza
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Amuriza, Miren
- Izen abizen osoak
- Amuriza Plaza, Miren
- Jaiotza
- 1990 Berriz + Berriz < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso-eskolako eragilea Bertso irakaslea - Jarduerei buruzko azalpenak
- 2002tik bertsotan eta 2005etik bertso-eskolako eragile moduan.
Datu biografikoak
- Biografia
- Andikoan jaio zen (Berriz) 1990eko martxoaren 1ean. Hamabi urterekin hasi zen bertsotan Berrizko Bertso eskolan eta hainbat sari lortu zituen Eskolarteko sariketetan. Harrezkero aldiro parte hartu du Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketa nagusietan. Hainbat bertso eskolatan aritu da irakasle moduan, gaur egun Berrizkoan dihardu. Euskal Filologia (EHU) eta Irakasle Ikasketak (MU) egin zituen lehenik, Haur eta Gazte Literaturako graduondokoa (UAB) ondoren. Eskoriatzako HUHEZI fakultatean irakasle lanetan aritua, baita aldizkari eta musika talderentzako kolaborazioak egiten ere. 2015ean "Kapulana bat zintzilik" proiektua abiatu zuen Mundukide fundazioarekin eta emanaldiak eskaintzen aritu zen 2017ko udaberrira bitartean. Haurrei zuzenduriko hainbat liburu ditu argitaratuak. Gaur egun Berria egunkarian dihardu eguneroko zutabea idazten.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 2002ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, Bilboko El Carmen aretoan.
Eskolartekotik kanpo, Andikoako auzo-afarian kantatu zuen lehenengoz (2003an); aitarekin eta librean.