Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mixel Elizanburu

Datu pertsonalak

Izena
Elizanburu, Mixel
Izen abizen osoak
Elissanburu Indart, Mixel
Jaiotza
1829 Heleta + Heleta < Arberoa < Baxenabarre < Euskal Herria
Heriotza
1895 Hazparne + Hazparne < Lapurdi Ekialdea < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Nafarroa Behereko Heletan jaio zen 1826an. Mugazain buruzagi baten semea zen eta Jean Baptiste Elissamburu olerkari famatuaren lehengusua. Baionako salletarrenean ikasketak egin ondoan, ordena honetan sartzeko erabakia hartu zuen; Tolosan prestatu eta Akizera bidali zuten, non irakaskuntzan hasi baitzen. Hazparneko ikastetxeko zuzendaria erdalduna zelarik, haren tokian euskaldun bat ezartzeko beharra nabaritu, eta frère Innocentius (izen hau hartu zuen erlijioan sartzean), artean oso gazte izan arren, izendatu zuten. Ikastetxean jardun zuen irakaskuntzan eta zuzendaritzan, 1895ean hil zen arte.

[Gabriel Fraile. Literaturaren Zubitegitik: http://zubitegia.armiarma.com/aipa/mar/0194.htm ]

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Framazonak. 1889 / Frantziako 2 eta 3 errepubliken hixtorio laburra. 1891 / Lehenagoko Eskualdunak ziren. 1889 / Joanes Batixta dohatsuaren bizia. 1891 / Sakelako liburuxka. 1892

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Tabako toxa; Zinta zeta gorria; Ameriketara noa