Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nikolas Zendoia

Datu pertsonalak

Izena
Zendoia, Nikolas
Izen abizen osoak
Zendoia Aristi, Nikolas
Jaiotza
1941 Aia + Aia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Aian jaio zen, Izeta baserrian. Gaztetan Azpeitira joan zen lanera, eta bertan parte hartu zuen Euskaltzaindiak antolatutako bertsolari txapelketan. 1975-1986 urteetan bertsolaritza utzita egon zen.

80. hamarkada amaieran Aia eta inguruko sariketan parte hartu zuen, eta ondoren, 1989ko Txapelketa Nagusian ere parte hartu zuen. Ia berrogeita hamabi urterekin hasi zen bertso-papereak idazten, eta sari ugari irabazi ditu. Bi liburu argitaratu ditu bere lanekin: Beranduko birigarroa (1998) eta Egan dijoa (2005). Diario Vasco egunkarian hilabetero idazten ditu bere oroitzapenak.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Aian, 1963an, Aiako txapelketan

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Aiako Herri-txapelketa 1963
Aiako Herri-txapelketa 1986 : 2.
Aiako Herri-txapelketa 1987 : 1. eta bertso onenaren saria
Lizardi saria 2000 : epaile
Loiola Irratiko saria 1967 : 2.
Orixe saria
Xenpelar saria
Zepai saria
Bertso-paper lehiaketak
Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketa 2005: 3.
Basarri saria 1993: 2.
Basarri saria 1995: 2.
Basarri saria 1996: 2.
Basarri saria 1998: 1.
Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa 2001: 2.
Kabi Goitia bertso-paper lehiaketa 2002: 3.
Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa 1995: 3.
Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa 1997: 3.
Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa 1999: 1.
Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa 2000: 1.
Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa 2001: 3.
Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa 2003: 1. eta 3.
Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa 2005: 3.
Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1996: 3.
Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1997: 3.
Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1998: 2.
Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 2000: 3. saria
Okelar saria 2003: 2. saria
Orixe saria 1992: 1. saria
Orixe saria 2001: 1. saria
Santa Maria lehiaketa 1998: saritua
Santixabel bertso-paper lehiaketa 1995: 2. saria
Zapirain anaiak bertso-paper lehiaketa 1997: aipamen berezia
Zapirain anaiak bertso-paper lehiaketa 2005: 2. saria

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Beranduko birigarroa. Oiartzun: Sendoa, 1998. (Auspoa, 254)
Egan dijoa. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2005. (Auspoa, 295)
Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987