Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Oier Aizpurua Olaizola

Datu pertsonalak

Izena
Aizpurua Olaizola, Oier
Izen abizen osoak
Aizpurua Olaizola, Oier
Jaiotza
1988 Zarautz + Zarautz < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Zarautzen jaio zen, ikasketaz kimikaria. Une honetan doktoradutza tesia bukatzen ari da Kimika Analitikoan.
Bertsotan, 10 urte zituela hasi zen, Mikel Mendizabalek zirikatuta. Zarauzko Motxian bertso eskolako kide da eta urte askotan Zarauzko Etxe-Beltz bertso eskolako irakasle izan da. Bertso udalekuetan ere urte asko egin ditu begirale gisa.
Bertsotan mahai inguruan egitea gustatzen zaio gehien eta etorkizunean gaur egun bezelaxe mahai inguruko bertso giroaz disfrutatzen jarraitzea gustatuko litzaioke.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Getarian, 1998an, Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, Hodei Iruretagoiena, Aitor Urbieta eta Erlantz Allurrekin batera.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Lizardi Saria 2011: Bigarren sailkatua
Xenpelar saria 2012: Bigarren sailkatua
Lizardi saria 2013: Bigarren sailkatua
Kataxulo bertso txapelketa 2013: Txapelduna

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.