Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Piarres Dibarrart

Datu pertsonalak

Izena
Dibarrart, Piarres
Jaiotza
1838 Jatsu + Jatsu < Lapurdi Erdialdea < Lapurdi < Euskal Herria
Heriotza
1919 Baiona + Baiona < Biarritz-Angelu-Baiona < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Lapurdiko Jatsu Ithurraldean sortu zen. Monteleimarren (Okzitania) zazpi urtez soldadu ibili ostean Euskal Herrira itzuli zenean zapatagin plantatu zen. 1867ko irailaren 9an Marianne Dorrerekin ezkondu zen; Anna, Frantxoa eta Xanleon izeneko hiru haur izan zituzten, azken biak 21 eta 25 urterekin hilak.

Baigorriko elizako xantre aukeratu zuten bere ahots ederragatik. Baigorrin pasa zuen bere bizitzako zati handi bat.

Bertsolaritzan aritu zen, buruz buru Etxahun eta Otxalderekin besteak beste, haiek baino biziki gazteagoa bazen ere. Bestalde, garai hartan antolatzen hasi ziren Lore Jokoetan maiz parte hartu zuen eta sari anitz irabazi zituen. Lehen saria behin baino gehiagotan eskuratu zuen eta berarekin Elizanburu eta Zaldubi lehia estuan aritu zen. Maule, Sara, Kanbo edota Donibane Lohizuneko Lore Jokoetan sariak eskuratu zituen.

Iturria: Euskal Wikipedia. http://eu.wikipedia.org/wiki/Piarres_Ibarrart