Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pilar Pons

Datu pertsonalak

Izena
Pons, Pilar

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Inprobisatzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Menorkako glosadorea

Datu biografikoak

Biografia
Menorkako jatorrizko kulturaren hedapenean lanean dihardu. 1970 eta 1980 urte bitartean hizkuntza eta kulturaren aldeko Collectiu Folklòric elkarteko kidea izan zen. Dantza herrikoiak irakasten ibilia da azkeneko 20 urtetan. Musika zale amorratua izaki, "Estelots" abesbatzeko partaidea izan da. "Idò teatre" antzerki taldean ere aritu izan da. Miquel Ametllerren ikastaro bati esker sartu zen glosaren munduan. Ordutik aurrera hainbat ekitalditan hartu du parte, Menorkan bertan eta kanpoan ere bai: Bartzelonako Tradicionarius jaialdian, Manresan eta Mallorcan.