Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ruben Sanchez

Datu pertsonalak

Izena
Sanchez, Ruben
Izen abizen osoak
Sanchez Bakaikoa, Ruben (ruben Rolando)
Jaiotza
1975 Zaragoza + Zaragoza < Aragoi < Espainia

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Zaragozan jaio eta Gasteizen euskaldundutakoa. 23 urte zituela Gasteizko Bertso-Eskolan ikasle sartua, Asier Iriondo irakasle zuelarik. San Prudentzio Sariketan eta Arabako Bertsolari Txapelketan partaide hainbat ediziotan. 2001eko Txapelketa Nagusian partaide. 2013an Bertxoko Sariketa irabazi zuen Jon Ruiz de Pinedorekin batera. "Araba bertso histori ezberdin bat" liburuaren egilea. 2013-2014ko ikasturtean "Bertsolaritza euskaltegietan" egistasmoaren irakasle, 2014-2015 ikasturtean Araba bertsozale eta Bertso Gazte ekimenetan dihardu. Egun Arabako Bertsolari Txapelketan eta Kuadrilla artekoan parte hartzen du, plaza-saioetan parte hartzeaz gain.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Prudentzio Deuna Sariketa 1999
Bertso-eskolan 5 hilabete eskas eman ondoren Asier Iriondok Prudentzio Deunako lehenengo kanporaketarako eman zuen Rubenen izena; azkena geratu.